|
Bere lanbidean buru-belarri murgilduta,
bere artista izatearen egia ez da
zerbait komunikatzeko nahitaezko medio
duela besterik. Ibilbide pertsonalak
hala frogatzen digu. Edertasuna irudikatzeko
molde klasikoei lotuta dauden formatu
txiki nahiz handiko lan ulergarriak
jarri ditu gure eskuetan eta ezagutzan.
Arte eskultorikoaren hemisferio zabala
arakatzen badugu, purutasun baztertzailerik
ez duena, ohituren berezitasuna eta
pertsonaien arropei dagokien Joaquin
Alcalderenaren bezalako lanarekin
bat egin dezakegu. Eta bere erakargarritasun
zoragarriarengatik egin daiteke. Protagonistetatik
habitatera eta inguruneko elementuen
transkribapenetik irudia adierazpen
artistiko bezala ulertuta egotera
arte doan erakargarritasuna.
Artisau zeramika -interes bereziko
emaitzekin espresio autonomo teknika
bezala- giza sormenaren arterik finduenetako
bihurtu da era guztietako fintasunekin,
bere objektuen, pertsonen eta eszenen
plastikaren hurrengo erakustaldia,
ilustratu egiten da indar plastiko
eta edertasun handiko ehunduren proiekziora
joz, ondo egindako lanaren testigantza
leialak izan arte.
Mota honetako artearen ereduak adibide
iradokitzaileak dira, eta eskubide
osoz, euskaldun bezala eta kritiko
bezala konbentzitu egiten naute. Euskadiko
hiritar bezala, gure lurrean hainbat
gai jorratzen direlako oraindik, historian
galtzen den herri honetako artistarik
primitibo eta anonimoenek hasitakoak,
eta iruzkingile bezala kostunbrismoa
-artisau mailakoa nahiz artistikoa-
erakusteko -bestei eta maitasun osoz-
arte mailara igoa, beste batzuengan
arte aplikatuen ofizio soila izatetik
haratago ez doan bitartean.
Asko dira era guztietako presentzietatik
sortutako ikonografien adierazpenak,
baita garai berrietan ere. Eta ez
erlijio ikonografiak -horiek ere bai-,
laikoak baizik, erabilera formal kementsua
helburu nagusitzat hartzearen ondorio.
Hasiera bateko korronte horiek abiapuntutzat
hartuta, biziarazte berrian lortu
dituen garaipenetara, bere helburu
garbitzat giza neurria bilatzen du.
Diziplina libreak eskala handiago
baterako prestatzen du garai berriagoetan.
Jada azaltzen dira perfil markatuak
obra figuratiboen parte bezala, garai
batean balizko bideak irekitzen zizkionak
arte tradizionalenen sistema oso bati.
Autore sortzailearen interes eta grinari
ingurunearen estetika gehitzen dio
ofizio eraikitzaile bat sortzeko benetako
artearen arrastoa daraman lorpen manualaren
mekanismopean.
Teknikaren funtsezko babesak abilezia
bikaina izatea ahalbidetzen dio artistari
bere formei ederki asko aplikatzen
dakien errekurtso espresiboa menperatzeko.
Kaligrafia eskultorikoaren legeetan
oinarritutako konposaketa printzipio
baten pean, bere-berea dena bilatzea
lortzen du hautatutako materialei
egokitzen zaion erremintaren maneiuan.
Modelatutakoan, materia bere forma
eta figuren errealizazioaren mirarira
goratzen da, modernitate abangoardistaren
zirkuituan sartu -eta bere menpe jarri-
beharrik gabe.
Bere buruek -nirea horien artean-
irudiaren berrirakurtzea erakusten
dute. Bere obrari forma eta leku sintaxi
bat gehitzen dio inspirazio-iturri
eta bere artea garatzen duen herriaren
ohituren erreferentzia alegorikoan
bihurtutako bolumenaren gorpuztasuna
inguratzen duen giro morfologikoaren
konjugazio berezi bezala. Ariketa
hauek -soiltasuna eta benetakotasunaren
mugetan- interesgarritzat jo ditzakegu.
Joaquin artistaren jardunetan trebezia
gehien erakutsi dituztenetarikoak
bere buztinezko hormakoak izan dira:
eskulturazko muralak. Egiazko komunikazio
gaitasuna izatean datza bere adierazgarritasuna;
itxura traketsekoa alderdi biziagoan
bilakatzearen trebezia duela esan
nahi da honekin. Oinarrizko helburua
izaera adierazgarriki metalizatu eta
berebizikoa lortzea litzateke. Bai
lan egiteko erak eta bai diziplinak
atal bakoitzaren esanahia eta edukia
egitearen errealizazioarekin lotura
dute. Horman, euskaldun herriaren
milurteko ezkutuko ohitura, lan tresna,
kultura folklorikoa, festa eta tradizioak
agerraraztea nahi da, gune pribatuetako
aurkezpen publiko gisa.
Ezin da esan jarduteko era ugariak
dituenik, jarduteko era bakar emankorra
baizik. Egoerak eskatuta, kontuan
hartu beharrekoa da norbanakoaren
izaera modeloekin lan egiten duen
artista izatea. Hauekiko dedikazioak
osaketa eskultorikoen kontzeptu klasikoa
nabarmentzen duten proposamen erabakigarriak
ematen dizkio, egilearen erantzun
ezineko errealitatea sentimenduz zipriztintzen
dituzten forma naturalak ere gaindituz.
Eskultura hauek solidoak dira, arte
honetan begi bistakoa dena, baina
eskultorikoak izatearen sedukzioan
dudagabekoak ere badira. Pertsonen
eta objektuen forma fisiko konkretuekin
bat datozen adierazpen eta ikuspegien
testuinguruan, erretorizismorik gabe
egiten du lan gure eskultoreak. Lanean,
sortzen ari denean mugimenduan hedatzen
du bere lana. Bitxia bada ere, eskatzen
dizkioten lanek errealitatearen zentzua
ematen diete bereak ez diren gustuei.
Bestalde, oso apal agertzen da; egungo
artista gutxi bezala, eta bere ikuspegi
sozial artistikoaren kudeaketan, autodidakta
baten memoria akademikoaren moduko
ereduak hartzen ditu.
Joaquin Alcalderen ekarpena arte
eskultorikora irudiaren adierazpenaren
proposamen klasikoari komunikatzeko
aukera ematean datza. Gizakiak arrotzak
ez izatearen kontzientzia sozial ireki
eta bizia da bilatzen duena, honetarako
espresatzeko ahalik eta modu zabalena
erabiliz, bere mezua helarazi nahian.
Bere artea bizitzeko era berri honek
egindako planteamenduak gainditzeko
gogo bizia dakarkio.
Joaquinen eskultura zeramikarekiko
entrega arte dekoratiboetan nekaezina
da, bai berak autokudeatutako "modus
vivendi" gisa, bai bokazio eta
ekimen gisa. Hor dago egindako lan
iraunkorra, makal-unerik gabea, jardun
bizikoa. Oinarritzen den ereduei,
beharrezkoa bada, zehaztasun eta ikuspegi
egokia ematen die. Gaiak modu zehatzean
tratatzen ditu bere irudiei ematen
dien ohiko energiarekin. Artean egiten
duen guztia ohitura zaharrean egiten
du, batzuetan erreala baino zentzu
dekoratiboagoan. Bere lanean trebea
da ongi bideratutako errekurtso teknikoarekin,
efektu bitxia lortuz. Elaborazioaren
tratamenduan gustu herrikoiari erantzuten
dioten lan garrantzitsuak barneratzen
dira. Bere gaitasun artistikoa erabilita,
gai ugariren lekukoa uzten du apaingarri
erregistro zabalean.
Joaquin Alcaldek, hasierako oinarrizko
artista ofizioa duen bere artisau
mailatik, teknikoki oso zaila den
errepresentazioko eskultura figuratibo
mota bat lantzen du. Ikuslea erraz
identifikatzen da biribiltasun energetiko,
indar eta artista pertsonalaren obra
sorta honekin.
Bere eskulturaren ibilbidean gaitasuna
eta lan mardula dago. Bere dedikazioak,
bokazio sendokoa eta ez utzikeriakoa,
bere aukeren erakusgai zabala du herria
gozarazteko. Lomas prozesu neketsu
batean dago murgilduta, artearen langile
gisa, eta adi-adi, bide berri eta
garrantzitsuei ekiteko zain dago.
|