|
Joaquín Alcalde Lomas (Las
Calizas, Abanto, Bizkaia, 1957) berandu
hasi zen arte munduan, 1987 urtean,
Barakaldoko Kultur Etxeko monitore
Paco Labiano eta Felix Losadaren eskutik.
Hiriko erdigune kulturalean zeramikaren
teknikara hurbiltzen da eta egositako
buztin eta esmaltez egindako bere
lehen lanak sortzen ditu.
1990ean, artisautzarako dohain bereziak
erakutsita, artistak oraindik martxan
duen bere estudioa zabaltzen du Bizkaiko
Trapaga herrian. Garai hartan bere
lehen inbertsioak egiten ditu tresnerian
bere lana maisuki egitea ahalbidetuz,
eta ondorioz, Bizkaiko artisauen zentsuan
ematen du izena.
Bere jardun profesionala tornua,
buztin erregogorra, eta esmaltearen
konbinaziotik sortutako obrekin hasten
du. Honela, bere eskuek lehen ontzi,
antoisin eta beste hainbat zeramika
lan sortzen dituzte, gero Euskal Herriko
artisau feria eta merkatuetan salduko
dituenak. Hala ere, Joaquin Alcaldek
haratago joan nahi du buztinaren munduan,
eta oso azkar modelatuaren teknikarekin
hasten da esperimentatzen, horretarako
dohain handiak dituela erakutsiz.
Artistak formatu handiko piezak zizelkatzen
ditu, gutxi gorabehera metro erdiko
altuerakoak, eta gero 1.300 ºC-pean
jarri. Hautatutako gaiak ugariak dira:
bustoak, lanari alegoriak, dantzariak,
arrantzaleak, meatzariak, baita animaliak
ere. Aldi berean oinarrian bost metro
dituzten muralak egingo ditu. Alcaldek
era honetako obretan material ugari
erabiliko ditu: adreilu erregogorrak
edo azulejo esmaltatuak barne-muraletarako
eta geruza bakarreko zementua burdinazko
parrillaren gainean kanpoaldean kokatzen
direnentzat.
Ekoizpen handi eta behin-betiko sendotze
garai honetan, eskultore meatzariak
brontzeari ere desafio egiten dio,
berarekin pertsonaia ezagunen bustoak
egiten dituelarik, besteak beste,
Telmo Zarra futbolari handia, Lucio
Beraza apaiza edo Benedicto pintorea.
Are gehiago, Joaquin Alcaldek urtero
hamabost kilogramoko brontzezko hiru
pieza egiten ditu, horietako bakoitzarekin
Tonetti Fundazioak hainbat pertsonak
egindako lan humanitarioa saritzen
duelarik.
|
|
Gaur egun, eskultoreak bere obrak
egiteko material berriak ezagutzen
jarraitzen du. Harria, alabastroa
eta harlanduzko lanak adibidez, zeintzuen
bozelduak egileak lan egin duen elementurik
menderakaitzenak bihurtzen dituen.
Bere artisau-tailerretik irteten
diren piezek lotsagabeki nahasten
dituzte talentua eta estetika, eta
horregatik Joaquin Alcaldek erakusketa
bat egiten duen bakoitzean, bakarka
edo taldean, ikusleak bereganatzen
ditu. Bere eskulturak Euskal Herriko
areto garrantzitsuenetan izan dira
ikusgai (Bilbo, Gasteiz, Baiona...)
eta beti ikuslearen erantzun bikaina
lortu dute, horregatik, bere piezen
jabeak direnen artean oso izen aipagarriak
daude: Federico Mayor Zaragoza edo
Chiapaseko gotzaina, besteen artean,
eurek hala erabakita edo zeharkako
bideetatik Joaquin Alcalderen artea
hautatu dutenak beren bizitzetan egoteko.
|